Euskoasesores

AHOLKULARITZA JURIDIKOA

Zure osasunarekin zeozer gertatzekotan edo ez badakizu nola konpondu, zer egiten duzu? Seguraski familia medikuarenera zoaz eta konponbidea ematen dizu, edo konpondu ahal izateko nora joan behar zaren adierazi egiten dizu.

Zure fidantziazko abokatuak bezala, Euskoasesores-en eginkizun berdina daukagu, baina edozein arlo juridikoan, kontratuetan, administrazioarekiko harremanetan, hau da, zure eskubide edo betebeharrekin harremana duen edozein egoeratan.

Gurekin zure zalantza juridikoak argitu ahalko dituzu, zure aukera juridikoak ezagutu ahalko dituzu, zureak diren eskubideak egikaritu, behar izandakoa erreklamatu, edozein tramite administratibo gauzatu, etab, etab.

Guk, zuzenean, zure kasua konpondu ezin badugu, non eta nola konpondu dezakezun adieraziko dizugu.

Mugagabeak dira laguntza eskaini ahal ditugun gaiak, baina hurrengokoak adibide batzuk dira:

    • - Merkataritza sozietateen eraketa, uztarketa edo desegitea.
    • - Zenbatekoen erreklamazioa.
    • - Kontratu zibilen, merkataritzen eta lan harremanetako kontratuen eraketa edo berrikusketa.
    • - Ondorengotzak, dohaintzak, hiri-alokairu eta landatar alokairuak.
    • - Erregistro zibila, kidetzazkoa, ezkontzazkoa.
    • - Prozedimendu administratiboa eta administrazioarekiko auzi prozedimendua.
    • - Gizarte-jurisdikzioa, dela enpresa edo langilea ordezkatuz.
    • - Ordezkatze fiskala eta zergadunen ordezkatzea, zerga prozedimenduetan, itzultze-espedienteetan, ikuskapen fiskaletan, etab.
    • - Gizarte segurantza aurreko tramitazioak, hitzarmen bereziak, erretiratze modalitateak.
    • - Atzerritasuna: lan eta egoitza baimenak, eta hauen berritzea. Herritartasun espedienteak.
    • - Adiskidetze ekitaldiak
    • - Arlo penaleko auzi azkarrak: delitu arinak, alkoholemiak, etab.
euEuskara