Aholkularitza fiskala, lan arlokoa eta kontularitza
Pertsona autonomoa, Pyme, negozio txikia, kooperatiba, sozietate mugatua, ondasun erkidegoa edo beste edonolako era juridikoa izanik, badakizu zure jarduerak lan arloan, fiskalean, kontularitza eta sozietarioan betebeharrak dituela.
Euskoasesores bezalako kide bat izatea, gai guztiak behar den bezala eta denboran egongo direla jakitea da; horrela, zure energia eta denbora zure jarduera garatzera zuzendu ahalko dituzu, beste edonolako ardurarik gabe.
25 urteko esperientzia eta kualifikazioa daukagu eta zure jarduera modu eraginkorrean eta ziurrean kudeatzeko baliabide tekniko eta digitalak ditugu, era honetan, zuk hoberen egiten duzunean zuzendu ahalko dituzu zure ahaleginak, zure jarduera edo lanbidea aurrera eramanez, emaitza hoberenak lortuz.
Gure zerbitzu sorta osoa eta integrala da:
Aholkularitza osoa eta pertsonalizatua.
Enpresa sorketa: sozietate mugatua, ondasun erkidegoak, etab. Kudeaketa osoz arduratzen gara, jarduera-egitaraua barne, behar izatekotan.
Langileen baja eta altak, nominen osaketa eta aseguru sozialak, kitatzeak.
Zerga guztien kudeaketa: BEZa, PFEZa, jabegoak, dohaintzak, ondorengotzak, etab.
Arlo autonomoko pertsonen kudeaketa osoa.
Laguntzen, diru laguntzen eta hobeturiko kurtsoen informazio eta kudeaketa.
Enpresarien lehen mailako formakuntza, beren jarduera kudeatzeko, lan arloan eta fiskalean.